Andramari jaien balorazio bilera, bihar Zerainen
Zeraingo gazte taldea, Andra Mari jaiei hasiera eman zien pregoia irakurtzen, 2024an. Tere Madinabeitia Aurtengo Andra Mari jaien antolakuntzan aritu den Zeraingo gazte taldeak festen balorazio bilera egiteko deia zabaldu du. Bihar izango da, 19:00etan kultur etxean. Interesa duten herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara. Bide batez, festetako argazkiren bat izanez gero, zeraingogaztetaldea@gmail.com helbidera bidaltzeko eskatu dute.













