Azpiegiturak

Zorua birgaitzeko lanak hasiko dituzte astelehenean, N-1ean Etzegaraten

Lanak bi hilabetez luzatuko dira eta trafikoan eragina izango dute.

Etzegarateko autobidea airetik.Gotzon Aranburu

Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, N-1 errepideko 405,450 eta 409,700 kilometro puntuen artean, zoruaren egitura birgaitzeko obrak hasiko dituzte datorren astelehenean Etzegaraten, Irungo noranzkoan. Lan hauek N-1 errepideko 405,450 eta 409,700 kilometro puntuen artean, Donostiako noranzkoan eta Etzegarateko jaitsieran lan hauek trafikoan eragina izango dute datozen asteetan.

Lanak urriaren 6an hasiko dira eta 2 hilabete inguruko iraupena izango dute. 405,450 kilometro puntuan hasiko dira Nafarroako mugan, eta faseka egingo dira. Eskuineko eta ezkerreko erreiak txandaka moztuko dira zirkulazioa ondoko erreitik mantenduz, 07:00etatik 19:00etara.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa