Indarkeria matxista

Zarauzko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak

Goierriko hainbat herritan deitu dituzte protesta bilkurak datozen egunetan.

Ordiziako elkarretaratze bat.Loinaz Agirrre.

Asteazken gauean Zarautzen eraildako 53 urteko emakumearen hilketa salatzeko – 47 urteko gizonezko bat atxilotuta dago – elkarretaratzeak deitu dituzte gaur eta bihar Goierriko hainbat herritan. Goierriko Hitzak oraingoz jaso dituen deialdiak ondorengoak dira:

  • Ataunen,  Biboletak-ek deituta, igandean, 12:30ean.
  • Beasainen, Itaiak deituta, gaur 19:30ean, Bideluze plazan. Asanblada feministak deituta, astelehenean, 18:30ean, Erauskin plazan.
  • Lazkaon, astelehenean, 19:30ean, plazan.
  • Legazpin, Itaiak deituta, bihar, 13:00etan, Plazan.
  • Ordizian, koordinadora feministak deituta, 19:00etan, Zuhaiztian.

Itaiak salaketa bikoitza egingo du Beasaingo elkarretaratzean. Izan ere, aurretik gaurko deituta zuen elkarretaratzea. Itaiak salatu duenez, azken asteetan, neska bat jarraikortasunez erasotu du mutil batek autobusa hartzean. 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa