San Martin jaiak

Aramako San Martin jaietako egitaraua prest

Azaroaren 6an gaztaina koskatzea egin ondoren, azaroaren 7tik 11ra bitartean ospatuko dituzte herriko jaiak.

Arama-Itsasondo derbia azaroaren 7an izango da.Loinaz Agirre.

Aramako San Martin jaietako egitaraua prest dago dagoeneko.

Azaroak 6, osteguna

  • 19:00. Gaztain-koskatze herrikoia haur txokoan.

Azaroak 7, ostirala

  • 18:30. Arama-Itsasondo futbol partida.
  • 20:00. Jai hasierako txupinazoa Aramako Arrikutz elkartearen eskutik.
  • 20:30. Umeen afaria mozorrotuta.
  • 21:00. Gazte sentitzen direnen afaria.
  • 23:00. Kontzertuak: Oilar Beltzak eta Balantza erromeria.

Azaroak 8, larunbata

  • 17:30. Herritarren arteko herri kirolak.
  • 19:30. Herriko trikitilariak plazan.
  • 20:45. Herri afaria.
  • 23:30. Kontzertua: 3ttu erromeria.

Azaroak 9, igandea

  • 12:00-14:00. Puzgarriak pilotalekuan.
  • 12:30. Txakolin dastaketa plazan.
  • 16:00-18:00. Puzgarriak pilotalekuan.

Azaroak 10, astelehena

  • 20:30. Gaztaina jana Intsausti eta Larrañaga trikitilariekin.

Azaroak 11, asteartea: San Martin eguna

  • 12:00. Hamaiketakoa Arrikutz elkartean.
  • 13:30. Toka txapelketa.
  • 19:00. Patata tortilla lehiaketa.
  • 21:00. Festa amaierako suak.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa