Legazpiko Udala kezkatuta dago Correosen ordutegi murrizketarekin
Duela aste batzuk hasita, ordu eta erdi gutxiago dago zabalik bulegoa. Udalak ordutegia zabaltzeko eskatu dio Correos y Telegrafos Estatuko Sozietateari.
Legazpiko Correos gaur goizean, bulegoa ireki aurretik.Tere Madinabeitia Legazpiko bizilagunak kexatu egin dira udaletxean Correoseko bulegoko ordutegi murrizketaren gainean. Duela aste batzuk hasita, zerbitzu horren ordutegia o9:30etik 14:00etara da. Lehengo ordutegia 08:30etik 14:30era zen, beraz, zerbitzua ordu eta erdi murriztu dute, eta ondorioz, ilarak eta itxaronaldi luzeak sortzen dira. Gainera, goizez lan egiten dutenek ezin dute zerbitzua erabili.
Herritarren kexei erantzunez, udalak arreta ordutegia berrikusteko eskatu dio Correosi, eta horretarako idazki formal bat bidali dio Correos y Telegrafos Estatuko Sozietateari.
Eric Galvez alkateak azpimarratu duenez, “ordutegiaren murrizketak kalte nabarmena eragin die Legazpiko bizilagunei, udalerriko errealitatera egokitutako posta-zerbitzu irisgarria merezi baitute”. Udalak bere prestutasuna agerian jarri du Correoseko lurralde zuzendaritzarekin bilerak egiteko, “Legazpik izan duen zerbitzuaren zabaltasuna eta kalitatea berreskuratuko duen irtenbide bat aurkitzeko asmoz”.













