GKS mobilizazioak deitu ditu Palestinako egoera salatzeko
Bihar, Beasaingo Bideluze plazan eta Ordiziako Plaza Nagusian 19:00etan, eta etzi Legazpin, 19:30ean, Paso Txominen jarri dituzte hitzorduak.
GKS kideak pankartak margotzen Beasaingo Gernika pasealekuko pilotalekuan.GKS. Bake plan faltsuaren aurrean, Israel suntsitu! lelopean, mobilizazioak deitu ditu biharko Goierriko GKSk. “Azken orduetan, Israelgo Armadak bonbardaketa gehiago egin ditu Gazan eta gutxienez 91 pertsona erail ditu. Palestinar erresistentziari su-etena betetzea exijitzen zaion bitartean, Israelgo Armadak Palestina erasotzen jarraitzen du”.
Horregatik, “fartsa honen aurrean” eta “bi estatuen irtenbidearen zilegitasun eza agerian uzteko eta palestinar erresistentziaren aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko”, bihar, urriak 31, hiru mobilizazio antolatu ditu: 19:00etan, Beasaingo Bideluze plazan eta Ordiziako Plaza Nagusian, eta larunbatean 19:30ean, Legazpiko Paso Txominen.
GKSren arabera, “urgentziazkoa da Israelgo estatu genozidaren aurkako mezuak zabaltzea eta konplize diren mendebaldeko agintariak seinalatzen jarraitzea”. Goierriko gazteei mobilizazioetan parte hartzera dei egiten diete.













