Poliziaren unitate mugikor bat Zumarragako plazan izango da azaroaren 12an, herritarrek NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapideak egiteko
Poliziaren unitate mugikor bat Zumarragako plazan izango da azaroaren 12an, asteazkena, herritarrek NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapide guztiak egin ahal izateko. Unitatea iraungitze, galera edo lapurretagatiko berritzeez arduratuko da, bai eta lehen NANa eta pasaportea egiteaz. Interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena Zumarragako udaltzaingoaren bulegoetan, 08:00etatik 21:00etara. Izena emateko epea azaroaren 7an, osteguna, 14:00etan amaituko da. Ekimen horri esker, Zumarragako, Urretxuko, Legazpiko eta Ezkio-Itsasoko bizilagunek izapideak bulego nagusietara joan beharrik gabe egin ahal izango dituzte.













