Agurtzane eta Joaquin Albisua anai-arreba urretxuarrek herrian abestuko dute igandean Donostiako Iesu abesbatzarekin
Igandean Udazkeneko Musika Zikloko azken kontzertua izango da, 19:00etan Urretxuko San Martin de Tours elizan. Donostiako Iesu koruak abestuko du. Abesbatza horretan Agurtzane eta Joaquin Albisua anai-arreba urretxuarrek abesten dute.
Iesu abesbatza 2013an sortu zen, Donostiako Erribera auzoko Iesu parrokian. 2019ko irailaz geroztik Marina Lertxundi zarauztarra da zuzendaria. Errepertorio koral sakratu eta profano zabala dute. Urretxun Lesbordes, Bach, Gjeilo, Vivaldi, Mendelssohn, Faure, Chilcott, Lutkin, Whitacre, Sorozabal, Sibelius, Vangelis eta Lauridsen-en obrak abestuko dituzte.













