Atletismoa

Sahara Krosaren 17. edizioa otsailaren 22an jokatuko da

Datorren urteko otsailaren 27an 50 urte beteko dira Mendebaldeko Saharako Errepublika aldarrikatu zutela.

Aurten egin den Sahara Krosaren irudi bat, Ormaiztegin. Lide Egizala

Ormaiztegiko lasterketaren antolatzaileek sare sozialen bitartez jakitera eman dutenez, Sahara Krosa 2026ko otsailaren 22an jokatuko da, bere 17. edizioan. Otsailaren 27an 50 urte beteko dira Mendebaldeko Saharako Errepublika aldarrikatu zutela. Ordutik, maratoi bat egin ohi da errefuxiatuen kanpalekuetan eta ekimen horri keinu egiteko helburuarekin sortu zen Ormaiztegiko lasterketa.

Izen ematea ere dagoeneko irekita dago kirolprobak.com web gunean.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa