Legazpiko erraldoien bideoaren proiekziorako sarrerak salgai
Erraldoi txikiak aurkezteko iazko martxoan egin zuten jaialdian grabatutako lana da. Abenduaren 20an eskainiko dute Latxartegi aretoan, eta sarrerak salgai daude Gurrutxaga eta Laubide tabernetan. Legazpiko Erraldoien Konpartsak 70 urte ditu.
Legazpiko erraldoi konpartsa, figura txikiak aurkeztu zituzten egunean. Irati, Gurutz, Katamalo eta Lintx dira Legazpiko Erraldoi Konpartsara iritsi diren azken pertsonaiak. Iaz aurkeztu zituzten herritarren aurrean, Urbeltz pilotalekuan egindako jaialdi batean, eta orduan ateratako irudiekin, bideo bat egin dute. Bideo hori datorren asteko larunbatean, abenduak 20, aurkeztuko dute Latxartegi aretoan, 17:00etan. Sarrerak salgai daude 3 euroan Gurrutxaga eta Laubide tabernetan.
Bideoa proiektatzeko aitzakiarekin, erraldoi handiak eta txikiak dantzan ikusteko aukera izango da, eta konpartsaren arduradunek iragarri dutenez, “beste sorpresatxo batzuk ere egongo dira”.
Legazpiko Erraldoien Konpartsak 70 urte ditu.













