Udanako jaiotza, berriz ere bere lekuan
Jose Luis Arzuagak figura berriak egin ditu, asteburuan lapurtu zizkiotenak ordezkatzeko. Gabonak amaitu bitartean egongo da jarrita jaiotza, errepide ondoan.
Jose Luis Arzuaga, jaiotza bigarren aldiz osatu ondoren. Jose Luis Arzuagak osatu du bigarren aldiz Udanako jaiotza. Joan den asteburuan, jartzen amaitu eta hurrengo egunean, lapurtu egin zizkioten San Jose, Amabirjina eta Jesusen figurak. Penatuta eta haserretuta, figura berriak egitea erabaki zuen Legazpiko arotzak eta eskultoreak, eta egun gutxitan amaitu ditu. Atzotik, osorik dago berriz ere jaiotza, Oñati eta Legazpi elkartzen dituen errepideko bihurgune baten bazterrean.
Arzuaga 2026an hasi zen Udanan jaiotza jartzen, errepidetik igarotzen ziren oinezko, txirrindulari, gidari eta bidaiarien artean gabon izpiritua zabaltzeko asmoz.
Jaiotza Gabonak amaitu bitartean egongo da jarrita.













