Urte berrirako desioei buruzko hitzaldia astelehenean, Marta Madinaren eskutik
Legazpiko Kultur Etxean izango da, 18:30ean, herritar guztiei zuzenduta.
Mata Madina coach legazpiarrak hitzaldia egingo du datorren astelehenena, abenduak 14, hurrengo urteko desio eta ametsei buruz. Hitzaldia 18:30ean izango da, Kultur Etxean, herritar guztiei zuzenduta.
Hitzaldia bi zatitan egongo da, eta lehenak “2026. Zer nahi dut niretzat?” du izenburua. Bigarren zatian norberaren desioak eta ametsak zeintzuk diren deskubritzen lagunduko du Madinak.













