2025ean hil diren zumarragarrak gogoratu dituzte herriko plazan
2025ean hil direnei zuzendutako agur omenaldia egin dute gaur eguerdian Zumarragako Euskadi plazan. Saioa Pueblak eta Andoni Salamerok gidatu dute ekitaldia, Juanma Begiristain klarinete-jotzaileak eta Itziar Vargas biolinistak lagunduta.














