Santikutz egoitzako langileek protesta elkarretaratzeak egingo dituzte ostegunean eta ostiralean
Egoitza aurrean egingo dituzte, 17:00etan. Lan hitzarmen duin baten alde eta egoiliarrentzako ratioen hobekuntzaren alde izango dira.
Legazpiko Santikutz egoitzako langileek elkarretaratzeak egingo dituzte ostegunean eta ostiralean, 17:00etan, egoitzaren aurrean, «lan hitzarmen duin baten alde eta egoiliarrentzako ratioen hobekuntzaren alde».
Egoitza geriatrikoetan egiten duten lana «ezinbestekoa» dela azaldu dute, «baina gaurko lan hitzarmenaren baldintzek ez dituzte islatzen jasaten ditugun ahalegin fisikoa eta karga emozionala». Hori dela eta, 2026an «ezin dugu onartu gure sektorea ikusezina izaten jarraitzea».
«Ezin dugu kalitatezko arreta eskaini gu geu nekatuta bagaude, langile faltagatik, eta hilaren amaierara iristen ez diren soldatengatik. Hitzarmen justua osasuna da guretzat eta egoiliarrentzat. Ez da gastu bat, justizia soziala baizik».
Horren aurrean, bizitzaren kostua berdintzen duen soldata igoera eta «erlojuaren kontra» lan egin beharrean, «gizatasunez» lan egiten utziko dieten langile ratioak eskatzen dituzte.













