Telefono mugikorra, tableta eta Whatssapa erabiltzen ikasteko ikastaroak Legorretan
Otsailaren 2tik 13ra bitartean egingo dira hiru ikastaroak Legorretako kultur etxean.
Otsailean, bi ikastaro eskainiko dituzte Kultur Etxean, teknologia berrien ingurukoak. Lehenengoa, otsailaren 2tik 10era bitartean da, eta telefono mugikorra eta tableta nola erabili ikasteko aukera izango da. 14 orduko ikastaroa izango da.
Bigarren ikastaroan, whatsappa nola erabili ikasteko aukera izango da. Kasu honetan, 6 orduko iraupena izango du ikastaroak eta otsailaren 11tik 13ra. Bi ikastaroak, goizez izango dira, 09:00etatik 11:00etara, euskaraz.
Ikastaroan izena emateko eta informazio gehiagorako, liburutegitik pasa beharko da.
Azkenik, IT txartelak ateratzeko azterketak ere antolatu dituzte Kultur Etxean. Otsailaren 5ean eta 11n izango da azterketara aurkezteko aukera, 11:00etatik 13:00etara. Azterketa egiteko izena eman behar da: https://www.it-txartela.net/.













