Azaroaren 25a iruditan

Helsinkiko metroko seinaleztapen sistema berrituko du CAFek

Kontratua 60 milioi eurotik gorakoa da. Lehendik hornitutako unitateen flota modernizatzeko eta aginte-postua hornitzeko lanak ere sartzen dira hitzarmenean.

Helsinkiko metro estazio bat.CAF

CAFek Helsinkiko (Finlandia) metroko seinaleztapen sistema modernizatuko du. Metropolitan Area Transport Ltd, Helsinki City Transportek eta Länsimetro Ltd-ek (Helsinkiko metroa administratzen eta kudeatzen duten erakunde jabeek) baieztatu dute CAFek garatutako CBTC (Communications-Based Train Control) sistemarekin azpiegitura osoko seinaleztapena modernizatzeko kontratua CAFi esleitu diotela.

60 milioi eurotik gorako kontratua da, eta CAFek lehendik hornitutako M300 unitateen flota modernizatzeko eta aginte-postua hornitzeko lanak ere sartzen dira hitzarmenean, trenen kontrol-sistema horrekin bateragarriak diren eta ibilgailuetan sartuta egongo diren seinaleztapen-ekipoak gehitzeko.

CAFek ohar bidez adierazi du “urrats garrantzitsua” dela azken kontratu hori, “trenbideko seinaleen alorrean enpresak egindako apustua berresten baitu”. Helsinkirako proiektuarekin, OPTIO izeneko sistemak metro-sarearen funtzionamendua gaituko du modu automatikoan, eta lineen muturretan arreta beharrik gabeko itzulera automatikoko maniobrak egiteko aukera emango du.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa