Aizkorri mendi taldea Toloñora joango da
Izena eman behar dute parte hartu nahi dutenek. Apirilaren 25ean joango dira, eta upategi batean bazkalduko dute.
Mendizaleak Aizkorri mendi taldearen irteera batean.Aizkorri mendi taldea Aizkorri mendi taldeak irteera bat antolatu du Toloño mendira. Izen bereko mendilerroak Arabar Errioxa eta Arabako Mendialdea bereizten ditu.
Apirilaren 25ean joango dira. Egun osoko irteera egingo dute, bazkaria barne; Candido Besa upategian bazkalduko dute.
07:00etan irtengo dira Gipuzkoa plazatik, autobusean. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute, mendia@aizkorrime.eus helbidean, 616 310 535 zenbakian edo apirilaren 21ean (19:00-20:00) elkartean. Prezioa 50 eurokoa da, upategia eta autobusa barne.













