Aramako ostatua esleitzeko lizitazioak zabalik jarraitzen du
Maiatzaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dira eskaintzak.
Aramako Toki-Alai ostatua.Hitza Aramako Udalak Toki-Alai herri ostatuaren kudeaketa eta ustiapena esleitzeko lizitazio-prozesua martxan jarri zuen duela astebete, eta oraindik ere eskaintzak aurkezteko epea zabalik dago. Prozedura horren bidez, udalerriko zerbitzu esanguratsuenetako baten jarraipena bermatu nahi du, herriko bizitza sozial eta ekonomikoan duen «garrantzia» kontuan hartuta. Eskaintzak aurkezteko azken eguna maiatzaren 4a izango da.
Deialdiaren xedea da ostatuaren funtzio soziala indartzea, kalitatezko zerbitzua eskaintzea eta herriaren dinamizazioan lagunduko duen kudeaketa eredu egokia sustatzea. Horretarako, proposamenen bideragarritasuna, zerbitzuaren antolaketa, eskaintza gastronomikoa, herriko ekimenekiko lotura eta euskararen erabilera izango dira balorazio irizpide nagusiak.
Baldintza agiriak eskuragai
Interesa dutenek baldintza agiriak udalaren webgunean eskuratu ahal izango dituzte. Zalantzarik izanez gero, informazio gehiago lor daiteke udala@arama.eus helbidera idatzita edo 943 88 07 39 telefono zenbakira deituta. Udalak interesa duten pertsona eta enpresa guztiak gonbidatu ditu parte hartzera, Toki-Alai ostatuaren etorkizuna elkarlanean eraikitzeko.













