Artea kalera aterako dute hirugarren aldian ere
III. Arte Eguna egingo dute igandean Erauskin plazan Urbieta arte zentroko askotariko artistek.
I. Arte Eguna, 2024an.Maider Insausti 2024an antolatu zuten lehen aldiz Beasainen Arte Eguna askotariko arte diziplinatan lan egiten duten eragileek elkarlanean. Aurten III. Arte Eguna ospatuko dute, igandean, apirilaren 19an.
Erauskin plazan postuak jarriko dituzte haien lanekin: pintura, zeramika, argazkigintza… 10:00etatik 14:00etara egongo dira. Zuzeneko karikatura ere eskainiko dute, baita buztinarekin probatzeko aukera ere.
Mokadutxorako tartea ere izango dute bertaratzen direnek. Goierriko talogileek postua jarriko dute.













