Atsedenen irteeran parte hartzeko izen ematea, ostegunean eta hilaren 23an
Gernikako Batzarretxea artxiboko irudi batean. Hitza Atseden jubilatu elkarteak Gernikara irteera antolatu du maiatzaren 4rako. Batzarretxea eta merkatua bisitatuko dituzte eta bazkaria egingo dute Zaio Berri jatetxean. Parte hartzeko izena emateko aukera izango da bihar, osteguna eta apirilaren 23an, 18:30etik 20:00etara Atseden elkartean. Bazkideentzako prezioa 40 eurokoa izango da eta bazkideak ez direnentzako 45 euro.













