Euskal Herriko Trikitixa Eguna Zegaman ospatuko da 2027an
Tobera musika eskolako trikitixa eta pandero ikasleak, Zegamako udaletxepean egindako emanaldian.Tobera Euskal Herriko Trikitixa elkarteak berriki jakitera eman duenez, 2027ko Euskal Herriko Trikitixa Eguna Zegaman ospatuko dute apirilaren 10ean. “Trikitixaren doinuez eta giro paregabeaz gozatzeko” eguna izango dela iragarri dute elkartetik eta “laster” xehetasun gehiago jakinaraziko dituztela aurreratu dute.













