Ezkioko udaleku irekietarako eta begirale lanposturako izen emateak irekita
Ezkioko Udalak udaleku irekiak antolatuko ditu aurten ere, ekainaren 22tik uztailaren 24ra 10:00etatik 13:00etarako ordutegian. 3 urtetik gorako haurrentzako zerbitzua eskainiko du eta dagoeneko izen ematea irekita dago, maiatzaren 22ra bitartean. Herritarren whatsapp taldean zabaldutako esteka baten bidez egin daiteke izen ematea. Bestalde, udalekuetarako begirale lanpostua ere eskaini du udalak. Interesatuek maiatzaren 22ra arte eman dezakete izena udala@ezkio.eus-en edo 943 72 13 03 zenbakian. Izena ematean curriculuma ere aurkeztu beharko da.













