Gazte Eguneko otorduetarako izen ematea, ostegunean
Zegamako kuadrilla bat, 2024ko Gazte Eunean, bazkal aurretik. Kerman Garralda Apirilaren 25ean Gazte Eune ospatuko dute Zegaman eta egun horretako bazkarian (5euro) eta afarian (10euro) izena emateko aukera izango da bihar, osteguna, 18:30etik 20:00etara kultur etxean. Bazkaltzeko makarroiak eta afaltzeko otartekoak izango dira aukeran. Izena ematerakoan otartekoa aukerau beharko da hurrengon arten:
- Patata tortila
- Xolomoa eta gazta
- Xolomoa, gazta eta piperrak
Norbaiteko Gazte Euneko kamiseta edo jertsea nahi izatekotan, antolatzaileekin harremanetan jarri daiteke.













