Kubarako bilketa solidarioa egingo du Ikasle Antolakunde Sozialistak zazpi ikastetxetan
Apirilaren 24ra bitartean egingo dituzte, Jakintzan, Oiangurenen, Txindokin, Goierrin, Haztegi ikastolan, UGLEn eta Lazkaoko ikastolan.
Goierriko Ikasle Antolakunde Sozialistak eta Goierriko Kontseilu Sozialistak Kubarako bilketa solidarioa antolatu dute Euskadi-Cuba elkartearekin elkarlanean, Goierriko zazpi ikastetxetan: Ordiziako Jakintzan, Goierrin eta Oiangurenen, Beasaingo Txindokin, Legazpiko Haztegi ikastolan, Zumarragako UGLEn eta Lazkaoko ikastolan. Apirilaren 24ra bitartean izango dira bilketak. Material sanitarioa, elikadura-osagarriak, elikadura gai ez galkorrak, higiene materiala, kirol materiala, ikasmateriala edota garbitzeko materiala bilduko dute.
Hauek dira bilketa guneak eta datak:
- Apirilak 16-17 eta 23-24: Jakintzako idazkaritzan, Goierriko 4. eraikineko sarreran, Txindokiko idazkaritza kanpoan, Oiangureneko idazkaritzako sarreran eta Lazkaoko ikastolako idazkaritza kanpoan.
- Apirilak 16-17: Haztegi ikastolako patioan eta idazkaritzako kaxan.
- Apirilaren 20tik 24ra: UGLE ikastetxeko sarrerako kaxan.













