Santa Engraziko ospakizuna, igandean
Jesus Javier Segurako apaiza, iaz, haziak eta ura bedeinkatzen. Joseba Telleria Santa Engrazi eguna bihar bada ere, igandean egingo dute segurarrek urteroko ospakizuna Santa Engrazi ermitan. Eguerdian, 12:00etan egingo dute hazi eta ur bedeinkapena eta ondoren meza ospatuko da tradizioak agintzen duen bezala. Amaieran, hamaiketakoa egingo dute bertaratutakoen auzotarrek udalaren laguntzaz prestatuta. Santa Engraziko ospakizunak 300 urtetik gorako tradizioa du Seguran.














