35. Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa abian
Uztailaren 1erako aurkeztu behar dira Argi Berri elkarteko posta elektronikora idatzita. Ohi bezala, hiru maila bereizi dituzte, eta gaztetxoen gaia 'Lazkao Txikik 100 urte' izango da.
Lazkao Txiki 34. Bertsopaper Lehiaketaren saritu, epaile eta antolatzaileak, gaur eguerdian, Ordiziako Barrenan. Iñaki Gurrutxaga Ordiziako Argi-Berri elkarteak 35. Lazkao Txiki Betsopaper lehiaketa abiatu du dagoeneko. Parte hartzeko lanak uztailaren 1a baino lehen bidali behar dira bertsoakargiberri@gmail.com helbidera.
Hiru mailatan banatuta dago partaideen adinaren arabera: Gaztetxoen maila 13 urte azpikoentzat, gazteen maila 13 urtetik 18ra bitartekoentzat eta helduen maila 19 urtetik gorakoentzat. Gaztetxoen mailan gaia Lazkao Txikik 100 urte izango da. Besteetan, berriz, gaia librea izango da. Sari banaketa Ordizian egingo dute, irailaren 6an.
Lehiaketaren helburua, Lazkao Txikik zuen «euskal izpiritua belaunaldi berrietan» txertatzea da.













