Ataungo lau pilotari profesionalak jaialdi berean
Apirilaren 24an izango dira partidak, Ataun San Martingo Auzoeta kiroldegian. Sarrerak salgai daude herriko hainbat tokitan.
Hiru pilotari profesionalak batera partida berean lehen aldiz, iaz, Ataun KE-k antolatutako jaialdian, Auzoeta kiroldegian, iazko azaroaren 15ean. Ezker-eskuin: Jon Ander Albisu, Beñat Senar, epailea, Martxel Iztueta eta Iraitz Zubizarreta. Aimar Maiz Buruz Buruko Txapelketako eta binakako partida bana jokatuko da Ataungo Auzoeta kiroldegian, ostiralean, apirilaren 24an, 18:30ean. Beñat Senarrek Unai Amiano edo Iraitz Zubizarretaren aurka jokatuko du Buruz Buruko B serieko txapelketako partida. Binakako partidan, berriz, Erik Jakak eta Unax Landak, Beñat Zubizarreta eta Jon Ander Albisu bikote ataundarraren aurka neurtuko dituzte indarrak. Herriko zenbait lekutan sarrerak salgai egongo dira: Troskaeta tabernan, Urbieta tabernan, Sutegi tabernan eta Errotaundi okindegian.














