Autoa partekatzeko hobariak berraktibatu ditu udalak
Tribbu aplikazioa erabiltzen duten gidari zein bidaiariek %50eko hobaria izango dute bidaia bakoitzeko, gehienez 2 euroko mugarekin.
Udalak autoa partekatzeko hobariak berraktibatu ditu. Partecar ekimenaren bidez, deskontuak eskainiko ditu Tribbu aplikazioan. Udalaren datuena arabera, 452 erabiltzaile daude erregistratuta aplikazioan, 546.000 kilometrotik gora partekatu dira eta 58.000 euro inguru aurreztu dira erregaietan.
Poltsa agortu arte, Tribbu aplikazioa erabiltzen duten gidari zein bidaiariek %50eko hobaria izango dute bidaia bakoitzeko, gehienez 2 euroko mugarekin. Horretarako, ezinbestekoa da bidaiaren abiapuntua edo helmuga Beasain izatea.
Aplikazioa deskargatu behar dute interesa dutenek, eta erregistratu ondoren BEASAIN22N kodea sartu.













