Beneditarren dokumentazio zentroan bisita gidatua beasaindarrentzat
Apirilaren 25eko bisitarako plazak agortu dira, baina hilaren 24ko bisitarako badago lekua oraindik. Izena eman behar da.
Juan Joxe Agirre artxibozain beneditarra, artxiboko irudian. Iñaki Gurrutxaga Lazkaoko Beneditarren Fundazioak, Beasaingo Udalarekin daukan hitzarmenaren barruan, bisita gidatua antolatu du beasaindarrentzat Beneditarren dokumentazio zentrora. Bi bisita izango dira: apirilaren 24an, ostirala, 11:00etan; eta apirilaren 25ean, larunbata, 11:00etan. Doan da. Larunbateko bisitarako plazak agortu dira, baina ostiraleko bisitarako badago lekua oraindik. Interesa dutenek 943 88 87 81 telefonora deitu edo lbf@lbf.eus helbidera idatzi behar dute.













