Gazte Eguneko kamiseta eskaerarako eta bazkarirako izen-ematea irekita
Melmak gazte asanbladak egitaraua kaleratu du. Bazkalondorenerako jolasak eta karropoteoa antolatu dituzte.
Gazte Eguneko bazkariko argazkia, 2025ean.Melmak Melmak Beasaingo gazte asanbladak Loinatz jaietan Gazte Eguna antolatu du, maiatzaren 16rako. Gazte Eguneko kamisetaren eskaera eta bazkarirako izen-ematea esteka honetan egin behar dira. Biak eskuratuta, kamiseta eta tiketa, prezioa 12 eurokoa da.
Asanbladak egitaraua kaleratu du. Bazkalondorenerako jolasak eta karropoteoa antolatu dituzte. 14:00etan izango da bazkaria, plazazpian. Ondoren, Pasapalabra roskoa jolasa egingo dute. 17:00etatik 19:00etara atsedenerako tartea egongo da, eta 19:00etan karropoteoa izango da.













