Jon Plazaolaren ‘AA Aita’ bakarrizketa, Legorretan
Bidasoatik Harago emanaldiaz gain, beste hitzordu bat finkatu du Satto kultura elkarteak datorren iganderako. Jon Plazaola umoregile urretxuarra izango da hilaren 26an, 19:00etan, herri antzokian, eta umoretik aitatasunak eman diona kontatuko du. Sarrerak salgai daude jubilatuen tabernan, 10 euroan.














