Zegamarrak ere Realarekin
Realak Atletico Madrilen aurka jokatuko duen finalera atzera kontaketa hasi da. Goierritar asko, zegamarrak ere bai tartean, Sevillara bidean jarriko dira datozen orduetan.
Zegama zuri urdina da egun hauetan, atzo udalak banderinak eta globoak banatu zituen herritarren artean eta etxeko balkoiak apaintzeko deia egin die zegamarrei, herritarren beroa Sevillaraino irits dadin. Atzoko banaketa taldeko argazki txuri-urdina ateratzeko baliatu zuten.













