Señora sariketaren seigarren aldia aurkeztu dute Legazpin
Bi kanporaketa egingo dituzte finalaren aurretik; bata, maiatzaren 16an eta, bestea, maiatzaren 23an. Finala ekainaren 6an izango da, Plentzian. Saio guztiak gaztetxeetan egingo dituzte, eta bertsopaper lehiaketa antolatu dute, lehenengoz.
Señora sariketaren seigarren aldiaren aurkezpena, gaur, Legazpin.
Hitza Emakume eta genero disidenteei eskainitako bertso lehiaketa da Señora, eta antolatzen den seigarren aldia da aurtengoa. Legazpiko gaztetxean (Gipuzkoa) aurkeztu dute gaur, eta, antolatzaileek kontatu dutenez, berrogei lagunetik gora elkartu dira. Aurtengo finalaren aurretik, bi kanporaketa egingo dituzte; bata, maiatzaren 16an, Baionan, eta, bigarrena, maiatzaren 23an, Zizur Nagusian (Nafarroa). Finala ekainaren 6an izango da, Plentzian (Bizkaia). Sariketa aurkezteaz gain, antolatzaileek aurtengo nobedadeen berri eman dute: bideoklip bat, kamisetak eta bertsopaper lehiaketa.
Albiste osoa Berria.eus webgunean.













