Beasainmendi nagusi auzo txikien artean herri kirol desafioan
Antolatzaileen hitzetan, "festa polita" izan da. 115 lagun inguru elkartu dira bazkarian Garinen.
Beasainmendi, Garin eta Astigarretako taldeetako kideak, larunbatean.Garingo jai batzordea Garingo jai batzordeak festa antolatu eta egin du joan den larunbatean, apirilaren 18an, Garin auzoan. Auzo txikien arteko herri kirol desafioa izan da ekitaldi nagusia. Astigarreta, Beasainmendi eta Garin auzoko kideen artekoa izan da norgehiagoka, eta Beasainmendi izan da nagusi. Bigarren geratu da Garin, eta Astigarreta hirugarren.
Antolatzaileen hitzetan, “festa polita” izan da, eta “oso gustura” ibili dira denak. 1156 lagun inguru elkartu dira bazkarian. Eskerrak eman dizkie antolakuntza taldeak Beasainmendiko eta Astigarretako auzotarrei, baita arratsaldea girotzeaz arduratutako Baratxuri Beltzak musika taldeari ere.














