«Erabilera desegokiengatik» asteburuetan Barrena itxiko du udalak
Espazioa txukuntzeko zein beharrezko konponketak egiteko baliatuko dute itxita mantenduko duten denbora.
Barrena Jauregia irudian. Ordiziako Udala Ordiziako Udalak jakinarazi du hemendik aurrera Barrena Jauregia asteburuetan itxita egongo dela. Erabaki hori espazioa zabalik egon den denboran izan diren «erabilera desegokiak» eta azken astean ikasgelan gertatutako gorabeherak direla medio hartu dute.
Udalak adierazi du zerbitzua «ahalik eta azkarren» berriro martxan jartzea dela helburua. Hala ere, liburutegiko langileen arabera, denbora beharko da espazioa txukundu eta beharrezko konponketak egiteko. Horrenbestez, ordura arte itxita mantenduko dute.













