Lide Urrestarazu nagusitu da Berako Mendi Maratoi Erdiaren 20. edizioan
Gizonezkoen kategorian, berriz, Beintza-Labaiengo Mikel Albisuk irabazi du. 430 korrikalarik parte hartu dute 20. edizioan.
Lide Urrestarazu Berako mendi lasterketak helmugaratzen. Lasterketak.eus Lide Urrestarazu ordiziarra izan da protagonista nagusia asteburuan Beran (Nafarroa) jokatu den Mendi Maratoi Erdiaren 20. edizioan, emakumezkoen kategorian garaipena eskuratuta. Gizonezkoen kategorian, berriz, Beintza.Labaiengo (Nafarroa) Mikel Albisuk irabazi du.
Ibilbide berrituarekin jokatu zen lasterketa, eta bikain erantzun zuten bi korrikalariek. Urrestarazuk bi ordu, zazpi minutu eta 22 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko, eta, Albisuk, berriz, ordubete, 51 minutu eta 15 segundo. 430 korrikalarik parte hartu zuten, eta horietatik ia denik helmugaratu ziren; bost korrikalari izan ezik.
Horrela geratu ziren sailkapenak:
Gizonezkoetan
- Beñat Albisu (Manttale taldea)
- Mikel Otxoteko (Beti Gazte)
- Jokin Arretxea (Manttale taldea)
Emakumezkoetan
- Lide Urrestarazu (Arrastaka Mendi Taldea)
- Ainara Alcuaz (Hiru Herri)
- Leire Elola (Soronea Ammma Cmo Valves Taldea)













