'Antzerkiaren emakumeak' aurkeztuko dute institutuko Antzerki Tailerreko kideek ostiralean
Usurbe Antzokian 19:30ean izango da estreinaldia. Rosa Rojok moldatu eta zuzendu du.
Antzerki Tailerraren emanaldirako kartela.BIP Beasain Beasaingo institutuko Antzerki Tailerreko kideek Antzerkiaren emakumeak emanaldia aurkeztuko dute ostiralean Usurbe Antzokian, 19:30ean hasita. Antzerki Tailerraren hemezortzigarren estreinaldia izango da.
Federico Garcia Lorcaren, William Shakespeare-ren eta Fernando de Rojasen lanetako batzuen eszenak taularatuko dituzte ikasleek. Rosa Rojok moldatu eta zuzendu du emanaldia, eta aktoreak Alexandra Biguri, Eider Fernandez, Kain Gomez, Naiara Iraola eta Josune D. Peralta dira.
Literatura klaseetan kokatzen da antzezlana; ikasleek Bernarda Albaren etxea, Romeo eta Julieta edota Zelestina obretako eszena batzuk antzeztuko dituzte. Emakumeen rolak aztertuko dituzte, eta ikuspegi historikoa emango diote emakumearen egoerari.













