Etxebizitzaren inguruko saio irekia, bihar Legorretan
Arratsaldeko 18:00etarako egin dute hitzordua Legorretako Herri Antzokian.
Legorretako herriaren ikuspegia, Legorretazahar auzotik. Etxebizitzaren inguruko saio irekia izango da bihar, hilaren 22a, Legorretako Herri Antzokian, 18:00etan hasita. Beste gai batzuen artean, uholdegarritasun azterketaz, etxebizitza azterketaz, HAPOaz eta herritarrek erantzundako galdetegiaz mintzatuko dira. Herritarrak parte hartzera animatu ditu udalak.













