Kimia Kamvariren behiak mundua ulertzeko, Leonen
'Anverso y reverso' erakusketa dago ikusgai Fundacion Cerezales Antonino y Cinian, ekainaren 14ra arte.
Kimia Kamvari (Colonia, Alemania, 1986) artista eta Astigarreta auzoko bizilagunak Anverso y reverso erakusketa jarri du ikusgai Leongo Cerezales del Condado herriko Fundacion Fundacion Cerezales Antonino y Cinian. Ekainaren 14ra arte egongo da ikusgai.
Behiaren bitartez mundua ulertzeko bide bat sortu duela azaltzen du beheko bideoan artistak: “Mundua animalia-ispilu horren bidez ulertzea, irudi horren bidez nola ulertu dezakegun mundua eta munduaren konplexutasun guztiak; lurraren banaketa, boterea, gaur egungo gatazkak, biolentziak… Ideia hori pergaminoen bidez ilustratzen da, Leongo katedraleko artxiboko erdi aroko dokumentuen bidez, lurra banatzen, mugak sortzen eta saltzen hasi zeneko testigu horien bidez”. Dokumentuak behiaren larru-azalaren bi aldeetan idatzita agertzen dira erakusketan.













