Joseba Irazokiren 'Gitarra Lekeitioak', Igartzako jauregian
Igandean 19:00etan egingo du emanaldia Berako musikariak, Igartza Musika zikloaren barruan.
Euskal Herria, Bera, 2024ko irailaren 10ean, Joseba Irazoki-ren portreta.Guillaume Fauveau Joseba Irazoki (Bera, 1974) musikariak Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II) bere azken albuma aurkezteko emanaldia eskainiko du igandean Igartzako jauregian, 19:00etan, Igartza Musika zikloaren barruan.
Bakarlari modura egindako gitarra inprobisazioen bilduma bat da, 2017an Irazokik berak plazaratutako Gitarra Onomatopeikoa albumaren jarraipena.
Konposizioaren, inprobisazioaren eta esperimentazioaren artean aritzen da Irazoki, eta bere izenarekin sinatutako sormen lanez gain, beste musikari batzuekin batera aritu da, saioko musikari gisa zein zuzeneko gitarrista modura; besteak beste, bidaide izan ditu Nacho Vegas, Duncan Dhu, Mikel Erentxun, Rafa Berrio, Amateur, Petti, Rudiger, Rafa Rueda, Anje Duhalde, Terry Lee Hale edo Damo Suzuki. Atom Rhumba taldeko kidea ere izan da.
2001etik hasita gaur egun arte disko ugari argitaratu ditu, haietan bilduta lan instrumental, esperimental eta inprobisazioan oinarritutakoak, alde batetik —Tokian tokiko (2005), Olatuetan (2006), Pertsona (2007), Gitarra onomatopeikoa (2017), Ez-Nostalgia (2019) —, eta bestetik kantu formatukoak: Irri eta solas (2004), Gizona zakur egin zen (2005), Pobre gara (2007), Euria ari du (2010)… Bere azken diskoak J.I.E.L (Joseba Irazoki eta Lagunak) bezala sinatu ditu: I (2014), Zu al zara? (2018) eta III (2021).
Gitarra Lekeitioak proposamen esperimentalarekin entzulea bidaia sonoro askera gonbidatuko du. Sarrera doakoa da.













