Kiimak taldearen emanaldia Idiazabalgo Guraso Elkartean
Goierriko hiru gaztek eta Antzuolako bik osatzen dute taldea.
Kiimak taldeak kontzertua eskainiko du Idiazabalen larunbat honetan. Goierriko hiru gaztek eta Antzuolako bik osatzen dute taldea; tartean dira Aimar Barandiaran idiazabaldarra eta Manex Rivela eta Ane Irizar segurarrak. Kontzertua 19:00etan izango da, Guraso Elkartean. Sarrera doakoa da.













