Olio esentzialak egiten ikasteko saioa, familientzat
Mimogoxoko Eztizen Agirresarobek eskainiko du ikastaroa. Hitza Igartubeiti museoak Landaretik olio esentzialera: eraldaketa eta erabilpenak izenburupean, belaunaldi arteko saioa antolatu du larunbaterako. Saioa Ezkion bizi den Eztizen Agirresarobe naturopata eta iridiologoak gidatuko du, 16:30ean hasita; landa eremuko jakintza tradizionalen eta ohituren transmisioa helburu duen Jakintzen hibridazioa egitasmoaren baitan. Parte hartzeko 943 72 29 78ra deitu edo igartubeiti@gipuzkoa.eus-era idatzi daiteke.













