PSE-EEk EAJri eskatu dio NANa eta pasaportea egiteko bulego ibiltaria eska dezala
Beasaingo PSE-EEk udal gobernuari leporatu dio "borondaterik ez" izatea "herritar guztiei, batez ere mugikortasun urriko pertsonei, mesede egiten dien zerbitzua eskaintzeko".
Angel Redondo eta Eva Alvarez Beasaingo PSE-EEko zinegotziak.Hitza Beasaingo PSE-EEk EAJri eskatu dio NANa eta pasaportea egiteko bulego ibiltaria eska dezala. Udal gobernuari eskatu dio “eskaera formala Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzan bideratzeko”, eta leporatu dio “borondaterik ez” izatea “herritar guztiei, batez ere mugikortasun urriko pertsonei, mesede egiten dien zerbitzua eskaintzeko”.
Eva Alvarez Beasaingo PSE-EEren bozeramailearen ustez, “zerbitzu publiko erabilgarria eta beharrezkoa da, batez ere adinekoentzat edo mugikortasun murriztua dutenentzat, gaur egun beste udalerri batzuetara joan behar baitute, horrek dakarren gastu ekonomikoarekin eta denbora galerarekin”.













