Realeko jarraitzaile bat atxilotu du Lazkaon Guardia Zibilak
Atletico Madrileko furgoneta bati errepidean egindako jazarpenarekin lotu dute atxiloketa.
Lazkao.Aimar Maiz. Realeko jarraitzaile bat atxilotu du Guardia Zibilak Lazkaon, apirilaren 19an, Sevillatik bueltan Atletico Madrileko jarraitzaileen furgoneta jazartzea eta ausarkeriaz gidatzea leporatuta. Guardia Zibilaren arabera, 33 urteko gizona ibilgailuetako baten gidaria izango litzateke. Gertakariak A-5 errepidean izan ziren, Badajozen.













