Atzerritarren erregularizazio prozesuan laguntzeko, arreta egun bereziak antolatu ditu Legazpiko Udalak
Gizarte Zerbitzuek arreta berezia eskainiko dute maiatzaren 5ean, 6a, 7an eta 8an. Aurrez hitzordua eskatu beharko da.
Etorkinen erregulazio prozesuan laguntzeko, Legazpiko Udalak kalteberatasun-txostenak egiteko gizarte langileen arreta egun bereziak antolatu ditu. Maiatzaren 5ean, 6a, 7an eta 8an izango dira, eta aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da 943 73 70 30 zenbakira deituta, edo zuzenean udaletxera bertaratuta.
Aurretik lan kontraturik izan ez dutenek behar dute gizarte-kalteberatasunari buruzko txostena, baita seme-alaba adingabeekin, edo desgaitasuna duten seme-alaba helduekin edo gurasoekin bizi ez direnek ere. Bi baldintza horiek bete ez eta kalteberatasun-egoeran badago pertsona bat, Gizarte Zerbitzuen txostena izango da prozesu legalarekin jarraitzeko bere egoera egiaztatuko duen dokumentua.
Legazpiko Udalak gogoratu du erregularizazio tramitea egiteko baldintza hauek bete behar direla: Estatu espainiarrera 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen iritsi izana, tramitea egiteko unean gutxienez bost hilabeteko egonaldia izatea, eta zigor aurrekaririk ez izatea.













