Jokin Uribetxeberria agurtzeko ekitaldia, bideoan
Larunbat eguerdian agurtu zuten legazpiarrek plazan martxoaren hasieran hildako mendi korrikalaria.
Martxo hasieran Korostirako bidean hil zen Jokin Uribetxeberria mendi korrikalaria agurtzeko ekitaldi bat antolatu zuten familiak, lankideek eta lagunek Legazpiko plazan. Lehen Gazte Festen barruan egindako Korostiko Igoera Bertikalaren ondoren egin zen ekitaldia, larunbat eguerdian, eta jende ugari elkartu zuen.
Bideoz, musikaz eta Jokinen gertukoen hitzez lagunduta, Iñigo bere anaiak gidatu zuen ordu bete inguruko ekitaldi hunkigarria. Hemen laburpen bat, Loinaz Agirrek grabatutako bideoan jasota.













