Literatur solasaldia asteartean, Liburuaren astearen baitan
Maite R. Otxotorena idazleak 'Lo nuestro' azken eleberria aurkeztu zuen ostiralean Ormaiztegiko gizarte etxean. Ormaiztegiko Udala Apirilaren 22an hasita, Liburuaren astea ari dira ospatzen Ormaiztegin, Liburuaren Egunaren harira. Pasa den astean, haur eta familien arteko ipuin kontaketa arrakastatsua eta San Andres herri eskolako ikasleen arteko kontakizunak izan zituzten. Ostiralean, Ormaiztegin bizi den Maite R. Otxotorena idazleak Lo nuestro bere azken eleberria aurkeztu zuen herritarrei aurrean, gizarte etxeko aretoa beteta zela.
Liburuaren nazioarteko eguneko egitarauaren hurrengo geltokia bihar izango da, herriko irakurle taldearen literatura solasaldiarekin, 18:00etan. Ane Zubeldiaren Kontra poesia liburua landuko dute bertan, Miriam Lukik gidatuta. Asteazkenean emango diote amaiera Liburuaren asteari, Ameli taldearen Udaberriko istorioak ipuin kontaketa musikatuarekin. 4 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendutako saioa da, liburutegian 17:00etan egingo dena. Saio hauetara bertaratzen diren lagunen artean hainbat libururen zozketa egingo da.













