Maiatzaren 3ko pilota partidetarako sarrerak salgai daude
Internetez erosi daitezke 40 euroan, eta Bikuña kiroldegia 35 euroan. Aurten eskuz banakako txapelketako final laurdenetako partida jokatuko dira Urbeltz piltalekuan.
Maiatzaren 3a pilota profesionalari gordeta dago Legazpiko Santiktuz jaietako egitarauan. Aurten ere izango da pilota egun horretan, eskuz banakako txapelketako final laurdenetako partida bat, hain zuzen, eta sarrerak salgai daude dagoeneko.
Urbeltz pilotalekuan jokatuko da jaialdia, 17:15ean hasita, eta bi partidek osatuko dute kartelera. Lehenik, binaka, Ezkurdia eta Gabirondo bikoa Imazen eta oraindik baieztatzeko duen kidearen aurka neurtuko da. Ondoren, buruz buruko kategorian eta A seriearen barruan, Altuna III.a eta Jaka neurtuko dira elkarren kontra.
Sarrerak 40 euroan daude salgai www.entradasfronton.com webgunean, eta 35 euroan Bikuña kiroldegian.













