Haurren eta helduen pilota txapelketetako finalak, maiatzaren 1ean Urbeltzen
Legazpiko Gazteak klubak antolatutako txapelketak ostiralean erabakiko dira. Haurrek goizez dituzte hitzorduak, eta helduek, arratsaldean. Giro aparta izango da bi saioetan pilotalekuko harmailetan.
Pilota txapelketa herrikoien finalak Santikutz jaietako hitzordu garrantzitsuenetarikoak dira. Aurten, maiatzaren 1ean jokatuko dira, Urbeltz pilotalekuan, goizez haurrena eta gaztetxoenak, eta arratsaldean helduena. Bi txapelketak Legazpiko Gazteak pilota klubak antolatu ditu, eta partaidetza handia izateaz gain, publiko ugari erakartzen dute partidetara, eta bereziki finaletara.
Goizean 11:00etan hasita jokatuko dira haurren txapelketetako finalak: aurrebenjaminetan, Anette-Markel/Unax-Ekain, eta Luken Barroso-Luken/Peru-Oier; benjaminetan, Iñaki-Jon/Pueyo-Tena eta Guinea-Asurabarrena/Eneko-Egoi; kimuetan, Telleria-Luka/Joanes-Maddi, eta Moledo-Gorjon/Alves-Madina; eta infantiletan, Larrañaga-urrtabizkaia/Mendizabal-Cruz eta Eñaut-Ager/Amets-Unai.
Helduen binakako finalak, berriz, arratsaldez jokatuko dira, gazteen herri bazkariaren ostean, eta giro paregabearekin. 17:00etan hasiko da pilota jaialdia, txapelketaren hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidarekin. Josu Ibarguren eta Luis Ibarguren izango da bikoteetako bat, eta Markel Arrizabalaga eta Ibai Agirre bigarrena. Ondoren finala jokatu da, Koldo eta Xabi Aranaren eta Borja Peiroten eta Ion Agirreren artean.

Iaz publikotik jarraitu zituzten txapelketako azken partidak hirugarren postua lortzeko lehian parte hartuko duten Markel Arrizabalagak eta Ibai Agirrek.













