Ilintik banatu ditu Udaberriko kanpainaren sariak
Fruta dendetako eta belar dendetako produktuz osatutako hamabi lote zozkatu ditu erosleen artean. Garaguneko erabiltzaileek egindako poltsak ere oparitu dizkie saridunei,
Saridunak, Garaguneko erabiltzaileekin eta Ilintiko ordezkariekin.Gorka Gomez Gaur egeurdian egindako sari banaketa ekitaldiarekin, Ilinti merkatari elkarteak amaitutzat eman du aurtengo Udaberriko Kanpaina. Fruta dendetako eta belar dendetako produktuz osatutako hamabi lote zozkatu ditu bezeroen artean. Lote horietan Garaguneko erabiltzaileek egindako oihalezko poltsak ere bazeuden.
Hauek izan dira saridunak: Diego Lantada (Kabutzia arrandegia), Arantxa Zaitegi (MN ile apaindegia), Rosa Martin (Mimaru loradenda), Irati Escobar (Odriozola arrandegia), Oihan R. (Attiko), Karmele Arrese (Laueme), Arantxa Repulles (Oskarbi optika), Lina Etxaniz (Algar), Pablo Lonbide (Sustrai Nafarroa), Olatz Gutierrez (Xaloa), Beatriz Huebra (Aitxuri) eta Auritz Armendariz (Tximak ile apaindegia).













